Gaur lehen eguna izanda, ezin izan dugu gehiehi egin, denbora gehiena eman dugu irakasgaiaren aurkezpenarekin eta bakoitzak gure burua aurkezten.
Lehenik eta behin irakasle berria aurkeztu da eta irakatsiko duen irakasgaia azaldu digu, egingo beharko ditugun atazak eta burutu beharreko ariketak esanez. Jarraian, ebaluazio irizpideak nola izango diren adosten saiatu gara, baina ezin izan dugu, hainbat pentsatzeko era zeudelako.
Azkenik, klaseko ikasle bakoitza klase guztiaren aurrean atera gara, gure burua aurkezteko, azaltzeko zergatik gauden magisteritza egiten eta azkenik nola moldatzen garen informatika eta teknologiekin, era berean, klase baten aurrean hitz egiteko beldurra kentzeko. Nire kasuan, umeekin egoten gustatzen zaidalako eta uste dudalako lan guztien artean garrantzitsuenetako bat delako ikasten ari naizela magisteritza eta informatika eta teknologien arloan guztiz baldarra naizela eta gauzak txarto ateratzen zaizkidala azaldu dut.
Hau guztia kontuan hartuta, nire aburuz, lehenengo klasea izateko oso ondo egon da hitz egin beharreko gauza guztiei buruz hitz egin dugu, ikasleoi interesatzen zaizkigun gauzei buruz, nondik aterako den nota, zer eskatuko da irakasgaian eta lan egiteko modua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario