Hasteko barkamena eskatu behar dizuet, izenburuak jartzen diren lekuan, nire blogaren kasuan klaseetako datak, ez dit uzten eta ez dizue uzten azken bi egunak irakurtzen letra tamaina handia jartzekotan klikatzerako orduan, horregatik oso txikia egin behar izan dut, horrela irakurri ahal izateko, barkatu eragozpenak...
Azken egunera heldu gara, azken klasea, azken txanpa edo nahi duzuen moduan, klase hau besteen blogak ebaluatzeko eta ebaluatuta izateko balio du, hobeto azaltzen naiz, klasekide bakoitza, klaseko lau klasekideei ebaluatuko beharko die, horrela bakoitza lau blog ikusiko ditu eta bakoitzaren bloga lau ebaluazio izango ditu, itxura, lexikoa, gramatika, sakontasuna eta guzti kontuan hartzen eta arabera batez-besteko bat egingo da, bere notaren atal handi bat izango dena.
Ebaluatu ditudan blogak, ondo egon dira eta gustuko izan ditut, itxura oso zaindua izan dute, baina hainbat akats idazterako orduan, oso azkar egiteagatik eta ez birpasatzeagatik letrak jan edo ordenaz aldatu dituzte eta sakontasunez nahiko ondo ere bai.
Amaitu dudanean itxaroten egon naiz klaseko guztiak amaitu arte, tamalez, amaitu dutenean joan behar izan naiz beste lan bateko aurkezpena nuelako, eta ezin izan dugu lana aurkeztu, pena eman dit, baina ezin izan dut ezer ez egin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario