2015/11/20

Gaurko egun honetan, hasi gara errepasotxo batekin, gutako klase-kide batek atera da eta egindako guztia orain arte laburdtuz azaldu du, guztiok jakin dezagun.

Geroago, klasearen atal gehiena izan dugu gure jarduera amaitzeko, pasadan egunean hasi genuena eta amaitu barik geratu zena denbora dela eta. Denbora gutxi bat eta gero, ideia aurkeztu dute hainbat hirukote, eta amaitzerakoan galdetzen hasi gara kurrikulum ofizialak eskatzen dituen hainbat balio eta jarduera, nola beteko eta garatuko duten jakiteko, oso ondo egon da atal hau galderak pixka bat fastidiatzera egin duelako jendeak eta oso zaila zen erantzutea, baina ondo defendatu dira ateratako taldeak eta ideia honekin.

Klaseko azken ordu erdia edo, gutxi gorabehera, gure jarduera nola beteko eta burutuko dituzten ikasleak margotu dugu pausuz pausu, ia amaitu dugu guztia klasean, lehenik eta behin orri bat banatu dugu 10 zatitan, gero prozesua marraztu dugu, erabiliko ditugun materialak, ebaluatzeko modua eta erabiliko dugun denbora.


                                        

No hay comentarios:

Publicar un comentario