Kurtso hau amaitzeko bakarrik 2 klase geratzen zaizkigu, gaurkoa eta biharkoa, hau da, azken astera ailegatu gara.
Gaurko klase honetan, hitz egin dugu arazoak dituzten umeen inguruan, esaterako arazo auditiboak edo ikusteko arazoak, eta beraiek dituzten zailtasun piloak gure ikastoletan, eta nola saihestu genezake edo lagundu ahal genieke ahalik eta gehien ekiditen arazo hauei hausnartu dugu denbora batez. Horregatik izan dugu ideiatxo bat, egindako bideoan, hainbat bokadilo egin genituen hitz egiten zuenak nor zen ikus zedin, horrela gor izatekotan ulertu ahal izango zenuke, baina itsua izatekotan? Hori dela eta gure ahotsak grabatu eta bideoan jarri ditugu, denbora guztian azaltzen zer ageri den pantailan eta zer egiten, lehenik eta behin testuinguruan sartzeko eta gero entzuteko hitz egiten edo gertatzen dena.
Hau amaitzerakoan, hirunaka taldeak aurkezten hasi dira, bakoitzak bere proiektua egindako bideoarekin, sarrera bat eginez bizpahiru minutukoa eta gero bideoa sartzen, gutxi-gorabehera beste 2 minututakoa. Ikusitakoak asko gustatu zaizkit, ideia onak atera dira, jarduera aproposak Lehen Hezkuntzara eramateko.
Aurkezpenak gora aurkezpenak behera amaitu dugu gaurko klasea, bihar azken eguna izango da eta aurkezpenekin amaituko dugu, ea zer iruditzen zaien nire taldeak egindako jardueraren bideoa. Gure ustez oso ondo geratu da lana, lan ugari egin dugu eta ahalegindu gara ahalik eta hoberen egiten.
Esteka hau usten dizuet azaltzen duena oso ongi zergatik egin dugun egindako aldaketa edo hobeto esanda geiketa gure bideoan, ahotsa sartzea etabar:
http://www.ite.educacion.es/formacion/materiales/129/cd/unidad_4/m4_alumno_discap_visual.htm
Era berean gure taldea nola lan egin duen eta zeintzuk diren taldekako lan bat ondo ateratzeko gakoak usten dizuet hurrengo prezi honetan:
https://prezi.com/9cqjloagpl2d/presentacion-trabajo-en-equipo/
Era berean gure taldea nola lan egin duen eta zeintzuk diren taldekako lan bat ondo ateratzeko gakoak usten dizuet hurrengo prezi honetan:
https://prezi.com/9cqjloagpl2d/presentacion-trabajo-en-equipo/
No hay comentarios:
Publicar un comentario