Gaurko klasea, orain arte izan ditugunetatik desberdintasun nabariak izan ditu, hasteko, ez dugulako informatika gelan egin, baizik eta gela arrunt batean, gauza berezi bat egiteko.
Unibertsitatik kanpokoa den pertsona bat etorri zaigu klasea ematera, BQ marka ospetzutarako lan egiten duena, bere esperientzia informatikarekin kontatu digu eta nola lan egiten duen azaldu du, era berean, ariketa bat planteatuz, robotikarekin erlazionatua. Burutu beharreko ataza hainbat piezekin egin behar izan dugu, berak ekartzen zituen piezekin, banaka edo bikoteka nahiago izatekotan. Denbora soberan izan dugu, baina gauza da programa bat instalatu behar izan dugula eta denboa gehiegi eman du deskargatzen eta azkenean denbora falta izan da.
Egin beharrekoa ordenagailu baten bidez sekuentzia bat egitea bi argiekin eta bi bonbilekin, oinarrizko plaka batean zeudenak, hainbat segundu utziz argia emanda, gero amatatzen eta bestea emanez, eta horrela nahi genuen moduan, berriro errepikatuz behin eta berriro prozesua amaitzerakoan.
Oso ondo pasatu dut gaurko klasean eta oso dinamikoa izan da, gainera etorritako pertsona asko zekiela informatikaren inguruan eta gainera oso ondo transmititzen zuen informazioa eta ez txapa moduan, oso egokia iruditu zait burutu dugun ataza Lehen Hezkuntzara eramateko, gustuko izango dute umeek eta dibertigarria irudituko zaie nire aburuz. Azkenik, abisatzen dut hurrengo astean ez dudala ezer ez igoko blogera, modulu lana egiteko DAL astea daukagu eta horren ondorioz ez dugu irakasgaiak eta ordutegi normala egiten, hortaz, informatika ez da salbuespen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario