Gaur irakasgaiaren bigarren klasea izan dugu, asteko azkena. Heldu bezain laster bideotxo bat ikusi dugu Telefonica-rena, oso ondo azaltzen zuena gaur egungo teknologiak eta amaitzerakoan hausnarketa txiki bat egin dugu guztion artean gure iritzia emanez eta ikusi dugunaren inguruan hitz egiten, gehien inpaktatu zaiguna azaltzen.
Geroago, Big Bang data zer den bilatu behar izan dugu, 5 minutu izan ditugu informazio bilatzeko eta gure ideiak pixka bat antolatzeko, gero hausnarketa bat egiteko ozenki eta azkenik hirunaka jarrita drive batean lan txiki bat egiteko. Lana burutu ondoren norbait ausartu behar izan da ateratzen eta klaseari azaltzen eta nire taldea atera da, inork ez zelako mugitzen. Ariketa honetan tutik ere ez nekien gauza baten inguruan asko ikasi dut eta gauza asko ulertu ditut, oso interesgarria iruditu zait eta jakin beharrekoa den gauza da, ez dakizuenok zer den, informazio mordoa interneten dela esan ahal dizuet, gehiago jakin nahi izatekotan badakizue, begiratu interneten, uzten dizuet argazki bat nire ustez ondo azaltzen duena termino hau:
Hurrenik, hainbat bideo ikusi ditugu azaltzen zutenak ez dugula informazio gehiegi igo behar sare sozialetara eta internetera, beste guztien esku dagoelako eta gauzak egin baino lehen pentsatu behar dugula oso ondo.
Amaitzeko, ordu erdi izan dugu gure blogarekin jarraitzeko eta nahi duguna egiteko. Gaurko klasea oso dinamikoa izan da, ez ditugu gauzak behin eta berriro errepikatu eta hainbat gaiei buruz hitz egin dugu bata besteaz jarraituta, guztiak lotura izango balitzate, asko ikasi dut eta azkar pasatu egin zait.
Klasea pasata, klase-kide guztiok email bat aurkitu ahal izan dugu gure gmailetan, eskatzen zuena hainbat galderei erantzutea, hona hemen erantzun beharreko galderak bere erantzunekin:
- Zer da identitate
digitala? Azaldu bere aspektuak
Identitate digitala sarean uzten ditugun arrastoak dira, arrasto hauek gutxinaka definitzen gaituzte eta azkenean beste erabiltzaileentzako arrasto horiek gure izaera eta jokabidea eraikitzeko balio dute.
- Pentsa ezazu zein irudi ematen duzun Interneten.
(erabiltzen dituzun aplikazioak, horietan daukazun perfila, publikatzen duzuna,
bidaltzen dituzun mezuak eta abar) Zure irudi egokia islatzen duzu?
Betidanik saiatu naiz ahalik eta gehien irudi egokia ematen eta nire izaera eta jokabidearekin batera doazten gauzak igotzen internetera, nor naizen ez dakitenek gutxienez naizen bezala ikusteko, baina gehienetan gauzak pribatuak ditut, sare sozialak esaterako, eta bakarrik begiratu ahal dituzte nire lagunek edo baimena duten pertsonek.
- Zure identitate
digitala bizitza normalean daukazunarekin bat dator?
Bai, nire identitate digitala nire egneroko bizitzarekin bat dator gehienbat, horrela nahi izan dudalako.
- Zure identitate
digitalak kezkatzen zaitu?
Kezkatzen nau, horregatik arduratzen naiz jendea bakarrik ikustea nik nahi ditudan gauzak eta ez dut edozer igotzen internetera eta edonori, bakarrik gauza zehatz batzuk pertsona zehatz batzuentzat.
- Eskolan identitate
digitala landu beharko genuke? Zergatik? Nola?
Azaldu beharreko gauza da nire ustez, umeek jakin dezaten arriskuak daudela eta zeintzuk diren maizago gertatzen direnak eta zeintzuk diren bere ondorioak, hau ulertuz zuhurrago ariko dira, era berean, hau ez da eskolako gauza bat bakarrik, etxetik gurasoek lagundu behar dute bai ala bai, bestea bakarrik lortu egiten da helburuaren erdia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario