Bi aste eta gero berriro hemen gaude, errepasotxo bat egin dugu azkenengo klaseari buruz eta robotikari buruz, bolondres bat atera da guztion aurrean azaltzera. Hurrenik, adobe premiere-ri buruz egon gara berbetan, eta deskargatzeko esan digute, hirunakako taldeetan, beste egunekoak, nire taldekide batek bazeukan deskargatuta eta instalatuta portatilean, errezago eta azkarrago.
Guztiok amaitzerakoan, storyboard-a (beste egunean esan nuenean egingo genuen proiektua hirukotetan marraztu behar genuela, honi buruz nenbilen hizketan) bukatzeko bukatu behar izatekotan eta bideora pasatzea instalatutako programaren bidez esan digute. Galdetu diogu irakasleari ea ondo ote dagoen gure storyboard-a eta ezetz esan digu, azalduz nola egin behar dugun, eta berehala ulertu eta egin dugu.
Storyboard-a amaituta hasi gara bideoa antolatzen, argazkiak eta youtubeko bideoak drive batean sartzen gero erabiltzeko etabar. Konturatu gabe joateko ordua ailegatu da, ziztu bizian pasa zaigu klasea.
Uzten dizuet bideotxo bat zerbait gehiago jakiteko Storyboard-ei buruz edo ulertzeko zer diren eta zertarako balio duten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario